Politika -
OMENALDIA
Ramon Diaz gogoratu dute Donostian, ETAk hil zuela 18 urte bete direnean
Pilar Gorostegui alargunarekin batera, Eneko Goia Donostiako alkatea eta EAJko, EH Bilduko eta PSE-EEko zinegotziak izan dira ekitaldian.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ramon Diaz Donostiako Itsas Komandantziako sukaldari zena omendu dute gaur Donostiako Loiola auzoan, ETAk orain 18 urte hil zuen toki berean. Lagunek, senitartekoek eta Loiolatarra Kirol Elkarteak hartu dute parte omenaldian.
Urtero bezala, 08:00etan lore-eskaintza egin dute Aralar Mendia kalean, eta minutu bateko isilunea egin dute. Toki horretan hil zuten Diaz, bere autoan bonba bat leherrarazita.
Pilar Gorostegui alargunarekin batera, omenaldian izan dira Eneko Goia Donostiako alkatea eta EAJ, EH Bildu edo PSE-EE alderdietako hainbat zinegotzi, besteak beste.