Politika -

BATZAR NAGUSIAK

Felipe VI.ari 'Bizkaiko Jauna' titulua kendu ala ez bozkatuko dute Batzar Nagusietan

EH Bilduk arauz besteko proposamena aurkeztu zuen, gaia gaurko osoko bilkuran eztabaidatua izan dadin.

Osoko bilkura Bizkaiko Batzar Nagusietan. Artxiboko argazkia: Bizkaiko Batzar Nagusiak
Osoko bilkura Bizkaiko Batzar Nagusietan
Osoko bilkura Bizkaiko Batzar Nagusietan. Artxiboko argazkia: Bizkaiko Batzar Nagusiak

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaian, monarkiari, Felipe VI.a erregeari "Bizkaiko Jauna" titulua kentzea eztabaidatu eta bozkatuko dute gaur Batzar Nagusietan, EH Bilduren ekimenez. Eguneko gai zerrendak seigarren puntua da. Osoko bilkura 09:00etan hasi da Gernikako Juntetxean.

Zigor Isuskiza eta Asier Vega EH Bilduko batzarkideek erregistratu zuten arauz besteko proposamena iragan urriaren 30ean.

EH Bilduk idatzi horretan dioenez, Espainiako erregeak, beste hainbat tituluren artean, "Bizkaiko Jauna" titulua du. Gauzak horrela, Felipe VI Espainiako erregea izendatua izan zenean, "Bizkaiko Jauna" izendatua izan zen.

Koalizioak azpimarratu duenez, "egungo Bizkaiko gehiengo sozialak inoiz ez du aukerarik izan monarkia nahi duen ala ez aukeratzeko". "Esan dezakegu bizkaitarrok ez dugula monarkia berrestu. Are gehiago, 1978ko Espainiako Konstituzioa, zeinaren ondorioz Juan Carlos Borboikoa Estatu Buru gisa geratu zen, Euskal Herriak ez zuen onartu", dio testuak.

EH Bilduren iritziz, Felipe VI Espainiako erregeak ez du titulua merezi, "anakronismo historikoa" dela alde batera utzita. 

Batzar Nagusietako Mahaiak, azaroaren 6ko saioan, arauz besteko proposamena tramitera onartzea eta azaroaren 20ra arte zuzenketak aurkezteko epea zabaltzea erabaki zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak PNV-EAJ Azken ordukoa Bizkaia Espainiako Felipe VI.a bideoak Alderdi politikoak bideoak EH Bildu PSE-EE berriak Euskadiko PP bideoak Unai Rementeria Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Euskadiko Podemos-eko albisteak