Politika -
Burgosen eta Kantabrian
2007an ustez ETAk jarritako bonbak ez dituzte aurkitu
Guardia Zibilak A-67 errepidea miatu du Torrelavega inguruan eta N-1a Burgosko Rubena herrian, baina ez dute lehergailurik aurkitu.
Erredakzioa
Guardia Zibilak Burgosko eta Kantabriako bi errepidetan miaketak egin ditu ustez ETAko Otazua komandoak 2007an jarritako lehergailu batzuk bilatzeko.
A-67 errepidea miatu dute Torrelavega inguruan eta N-1a Burgosen, Rubena herrian.
Tedaxek trebatutako txakurrek lagunduta egin dituzte miaketak, baina ez dute lehergailurik topatu.&' || 'nbsp; 2007ko irailaren 3an, udako itzulera operazioarekin batera, ETAren izenean dei bat jaso zen hainbat errepidetan lehergailuak ipini zituztela ohartaraziz.
Deiaren arabera, Torrelavegan (Kantabria), Rubenan (Burgos), Fuenmayorren (Errioxa) eta Bergara eta Arrasate arteko errepidean jarri zituzten lehergailuak.
Egun hartan egindako miaketek Fuenmayor inguruan 400 gramoko lehergaiz osatutako bonba baten arrastoa topatu zuten, baina gainerako errepideetan ez zuten lehergailurik aurkitu.
Errepideak itxita egon ziren miaketek iraun zuten bitartean eta auto ilara luzeak sortu ziren.