Politika -

Bilatzeko eta atxilotzeko

Interpolen alerta gorria, ETArekin lotutako FARCeko kide baten kontra

Alerta maila gorena ezarri dute Victor Ramon Vargas Salazar atxilotzeko. Alvaro Uribe eta Andres Pastrana presidente ohiak Espainian hiltzeko asmoa izan omen zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Interpol nazioarteko polizia-agentziak "alerta gorria" ezarri du, alerta maila gorena, Victor Ramon Vargas Salazar FARCeko kidea atxilotzeko. Auzitegi Nazionalak hura bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zuen ETArekin lotura zuelakoan.

Interpolen webgunean agertzen denez, 36 urteko kolonbiarra terrorismoagatik ari dira bilatzen eta "alerta gorria"k Auzitegi Nazionalaren 6. aretoak emandako aginduari erantzuten dio.

Eloy Velasco epaileak ETAko sei ustezko kide eta FARCeko bost kide (Salazar, besteak beste) atxilotzeko agindua eman zuen iazko martxoan Espainian Kolonbiako goi-kargudunen kontrako erasoak egiteko elkarlanean aritzea leporatuta.

Velascok orotara ETAko sei ustezko kide eta FARCen zazpi ustezko kide auzipetu zituen Alvaro Uribe eta Andres Pastrana Kolonbiako presidente ohiak hiltzeko elkarlanean aritzea leporatuta.

Interpolen "alerta gorria" pertsona jakin bat bilatzeko eta atxilotzeko ematen den laguntza bat da, alerta polizia guztiei iristen baitzaie. Era berean, ihes eginda dagoen horri buruzko informazioa edozein herritarrek emateko aukera jasotzen du Interpolen "alerta gorria"k.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea