Politika -
Zainketa Intentsiboen Unitatea
Rubalcaba ospitaleratu egin dute gernu-infekzioak jota
Gobernuaren presidenteorde eta Barne ministroak ezin izan zuen parte hartu PSOEren ekitaldi batean gaizki sentitzen zelako eta sukar altua zuelako.
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcaba Gobernuaren presidenteorde eta Barne ministroa Madrilgo ospitale batean dago ingresatuta atzo gernu-infekzioa atzeman ziotenetik. Gaur arratsaldean, zainketa intentsiboetako unitatean sartu behar izan dute, atzotik izan duen sukar altua kontrolatu ahal izateko. Hala ere, Espainiako Gobernuak adierazi du, Rubalcaba ez dagoela larri.
Medikuek gernu-infekzioa atzeman zioten atzo, eta orain sendatzeko tratamendua egingo diote.
Barne ministroak ezin izan zuen atzo PSOEren ekitaldi batean parte hartu, gaizki sentitzen zelako eta sukarra zuelako.
Hasiera batean gripea izan zitekeela uste bazuten ere, gernu-infekzioa dela egiaztatu zuten medikuek.