Politika -

Iparraldean

Euroaginduen aurka Izpuran itxi ziren Segiko kide bi atxilotu dituzte

Joan den astean euroaginduaren aurka Izpuran itxialdia egin zuten Xalbador eta Jacinto Ramirez anaiak atxilotu ditu Frantziako Poliziak Arrangoitzen (Lapurdi).

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den astean euroaginduen aurka protestatzeko Izpuran itxialdia egin zuten Xalbador eta Jacinto Ramirez anaiak, Segiko kideak, atxilotu ditu Frantziako Poliziak gaur Arrangoitzen (Lapurdi).

Baionara prentsaurreko bat eskaintzera kotxez zihoazenean atxilotu dituzte agenteek. Terrorismoaren aurkako iturri polizialen arabera, babesa eskaini zieten bi kargu hautetsi zihoazen haiekin autoan.

Frantziako polizia judizialak, Espainiako Polizia Nazionalaren laguntzarekin, Segiko beste lau kide atxilotu zituen astelehenean: Atziber Plazaola Oregi eta Beñat Lizeaga Urkidi, Donibane-Garazin, eta Alaia Zaldivar eta Bergoi Madernaz, Baionan. Haietako bi oraindik aske daude, Irati Tobar eta Endika Perez, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea