Politika -

Dokumentazioa

23 lagun atxilotu dituzte ETAk su-etena iragarri zuenetik

ETAk su-eten "iraunkor, orokor eta egiaztagarria" iragarri eta ordu batzuetara izan ziren lehenengo atxiloketak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko lau ustezko kide atxilotu dituzte Baionan bart; hortaz, 23 lagun hartu dituzte preso Segurtasun Indarrek, guztira, ETAk su-eten "iraunkor, orokor eta egiaztagarria" iragarri zuenetik.

ETAren agiria zabaldu eta ordu gutxitara izan ziren lehenengo atxiloketak. Iraitz Gelesaga Fernandez “ETAko informatikaria” atxilotu zuten Frantzian, eta Itxaso Urtiaga bikotekidea Euskadin.

Astebete geroago, urtarrilaren 18an, ordutik egindako operaziorik handiena prestatu zuten Poliziak eta Guardia Zibilak. Nafarroan, Ekineko sei kide (tartean, Txelui Moreno Batasuneko kidearen semea) eta Askatasuneko lau kide eraman zituzten espetxera. Gau hartan, Urtzi Azpiroz ere atxilotu zuen Ertzaintzak Andoainen (Gipuzkoa), "kale borroka" leporatuta.

Halaber, egun horretan bertan, ihes eginda zeuden Ekineko eta Segiko kide bi atxilotu zituzten, Igor Uriarte eta Alaia Zaldibar, hurrenez hurren. Rubalcabak poza adierazi zuen orduan: "Ez da gau ona izan ETAren inguruarentzat", azpimarratu zuen Barne ministroak.

Urtarrilaren 26an Jordi Grau Año atxilotu zuen Bizkaian Ertzaintzak, "kale borroka"ko delitua egotzita.

Atzo arte, Segurtasun Indarrek ez zuten atxiloketa gehiagorik egin. Frantziako Segurtasun Indarrek atzo atxilotutakoen artean, urtarrilean ere atxilotu zuten Alaia Zaldibar dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea