Politika -

Elkarrizketa ETBn

Prieto: 'Biktimen martxak Zuzenbide Estatua zalantzan jartzen du'

Gainera, Arabako PSEren idazkariak esan duenez, politikan eragiteko asmoz egindako "gehiegikeria eta astakeria" da, Gobernuaren kontrakoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txarli Prieto Arabako PSEren idazkari nagusiaren esanetan, "ETA erakundeetara itzultzearen" aurkako manifestazioa, biktimen hainbat elkartek deituta, politikan eragiteko asmoz egindako "gehiegikeria eta astakeria" da, Gobernuaren kontrakoa. Gainera, "Zuzenbide Estatua ezbaian jartzen du".

ETBn egindako elkarrizketa batean esan duenez, "litekeena da" apirilaren 9rako deitutako manifestaldia "Gobernuaren kontrako asmo politikoa izatea"; baina "benetan ezbaian jartzen dituena Zuzenbide Estatua eta epaileak dira, justizia izango baita" erabakiko duena Sortu legearen araberakoa den.

Prietoren ustez, deialdian "arinegi" ibili dira, "gobernuak ahultzea baitute helburu, terrorismoarekiko tolerantzia giro bat sortuta".

Halaber, sozialistak gogora ekarri duenez, politika "erakunde demokratikoetan" eta "zehaztutako prozeduren" bidez egiten da, esaterako, hauteskundeetara aurkeztuta. Politika egiteko "zilegitasuna beste era batera aurkitzen da".

Hori dela eta, sozialista arabarren buruak baieztatu du biktimen elkarteek "ez ohiko eta beharrezko eremua daukate, baina eremua mugatua da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea