Politika -

PRESOAK

Mikel Orbegozo presoa Badajozko espetxetik Valladolidera lekualdatu dute

Preso donostiarrak 2015eko irailean bete zituen zigorraren hiru laurdenak. Halaber, espetxe legedia onartu du eta uko egin dio indarkeriaren erabilerari.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Orbegozo Etxarri preso donostiarra Badajozko espetxetik Valladolidera (294 kilometro) lekualdatu dute, Etxerat presoen senideen elkarteak jakinarazi duenez.

Espetxe Zuzendaritzako Idazkaritza Nagusiak lau preso lekualdatzea onartu zuen azaroaren 26an: Mikel Orbegozo Etxarri, Xabi Tximeno, Igor Gonzalez Sola eta Gorka Fraile Iturralde.

2005eko otsailaren 21ean espetxeratu zuten, eta 12 urte eta 26 hilabeteko zigorra betetzen ari da, erakunde terroristako kide izan, armak legez kanpo eduki, agiri publikoak faltsutu eta agintaritzari jarkitzeagatik. 2015eko irailean zigorraren hiru laurdenak bete zituen, eta espetxe legedia onartu du eta uko egin dio indarkeriaren erabilerari.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Espetxeen azken ordukoa