Politika -
Erasoa EHU-N
Hiru lagun atxilotu dituzte, Gasteizko campusean izandako erasoaren harira
Erasoa joan den azaroaren 30ean gertatu zen, biktima Espainiaren batasunaren aldeko hitzaldi batetik atera eta gero.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu astearte honetan Gasteizen, duela zenbait egun EHUren Arabako Campusean izandako erasoarekin zerikusia dutelakoan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Joan den azaroaren 30ean, burua estalita zeramaten hainbat lagunek Letren Fakultateko ikasle bat jipoitu zuten. Gaztea Espainiaren batasunaren aldeko hitzaldi batetik atera zenean jazo zen erasoa.
Sudurra eta masailalboa hautsi zizkioten eta ospitalean ebakuntza egin behar izan zioten. Biktimak salaketa jarri zuen.
Hiru atxilotuak datozen orduetan eramango dituzte epailearen aurrera.