Politika -
Auzitegi Nazionala
ETAko bi kide estraditatzeko eskatuko dute, FARCekin trebatzeagatik
ETAren eta FARCen arteko erlazioa ikertzen duen Eloy Velasco epaileak Jose Lorenzo Ayestaran eta Jose Ignacio Olaskoaga ETAko ustezko kideak auzipetuko ditu eta haien estradizioa eskatuko du.
Erredakzioa
ETAren eta FARCen arteko erlazioa ikertzen duen Eloy Velasco epaileak Jose Lorenzo Ayestaran eta Jose Ignacio Olaskoaga ETAko ustezko kideak auzipetuko ditu eta haien estradizioa eskatuko du. Ayestaranek eta Olaskoagak FARCen lehergailu ikastaroetan parte hartu zutela deklaratu zuten FARCeko zenbait kidek.
Iturri juridikoek jakinarazi dutenez, martxoan auzipetuko ditu Velascok ETAko ustezko bi kideak. Horrez gain, atxilotze eta estradizio agindua emango du. Olaskoagan Venezuelan bizi dela uste dute, eta Ayestaran Frantzian preso dago, 2010ko otsailean Cahan-en atxilotu zutenetik.
FARC taldeko hamar bat kide galdekatu ditu Velasco epaileak. Hauetako hiruren esanetan Jose Maria Zaldua Korta (iaz Frantzian hil zen) eta Olaskoaga ETAko ustezko kideek lehergailu ikastaroetan parte hartu zutela esan zuten epailearen aurrean.