Politika -

Hauteskundeei begira

Nafarroa Baik hautagai-zerrendak aurkeztu ditu, EA kanpoan utzita

Patxi Zabaleta eta Uxue Barkos foru eta udal hauteskundeetarako alderdiaren buru izango dira berriro. Aralarreko eta EAJko kideek, eta independente batzuk osatuko dute zerrenda.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusia eta Uxue Barkos Nafarroa Bai alderdiaren hautagai-zerrendaren buru izango izango dira berriro, maiatzan izango diren udal eta foru hauteskundeetarako.

Aralarreko eta EAJko kideek, eta zenbait independenteek, 12 guztira, osatuko dute zerrenda, haien artean, Asun Fernandez de Garaialde, Txentxo Jimenez, Nekane Perez edo Paula Kasares Nafarroako parlamentariak, Xavier Lasa Berriozarreko alkatea, eta Patxi Leuza eta Consuelo Goñi, Ansoianeko eta Barañaingo zinegotziak, hurrenez hurren. Zerrendan ez dago EA alderdiaren izenik.

EA ez da NaBairen hauteskunde akordioen aurkezpenetan egon. Aralar eta EAJ alderdiek, bitartean, NaBaiko zerrendak eta egitarauak betetzeari ekin diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea