Politika -

Kontuen proiektua

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak % 3,8ko igoera aurreikusten du aurrekontuan

Hizkuntza politikari dagokionez, euskara-ikasleentzako diru laguntzek % 37,5eko igoera izan dute gaur aurkeztutako aurrekontu proiektuan.

Bingen Zupiriak Legebiltzarrean aurkeztu du aurrekontu proiektua
Bingen Zupiriak Legebiltzarrean aurkeztu du aurrekontu proiektua
Bingen Zupiriak Legebiltzarrean aurkeztu du aurrekontu proiektua

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2019. urterako aurrekontu proiektua aurkeztu du gaur, Eusko Legebiltzarrean. Proposamenak 260.137.000 euroko aurrekontua jasotzen du guztira, 2018rako baino % 3,8 gehiago.

Kulturaren sustapenari dagokionez, “artearen euskal sistema sendotzeko egingo den esfortzua” azpimarratu du sailburuak, baita Euskadiko museo nagusietan egingo den inbertsioa ere.

Hizkuntza politikari dagokionez, 2020. urterako B2 mailarainoko ikasketen doakotasuna lortzeko bidean, ikasleentzako diru-laguntzak % 37,5 igoko dira.

Zupiriak 2019rako hiru ardatz azpimarratu ditu: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, euskararen sustapena eta nazioartekotzea.

Kultura Sailburuordetza

Kultura sailburuordetzaren aurrekontuari dagokionez, Zupiriak “artearen euskal sistemaren aldeko apustua” nabarmendu du: “Sorkuntza artistikoari eta artelanen ekoizpenari emandako laguntzekin batera, gure museo nagusien trakzio indarra sendotzearen aldeko apustua egin dugu, euskal artearen kontaera dinamizatu, nazioartekotu eta osatzeko”, esan du.

Bilboko Guggenheimi, Arte Ederren Museoari eta Artiumi egindako ekarpenak handitzeko asmoa du Jaurlaritzak, aurrekontu proiektuan jaso duenez. Bestalde, arte eszenikoak babesteko aurrekontuak % 5 igo dute 2019rako proiektuan, eta Zineuskadiri eta Euskadiko Filmategiari emandako laguntzak ere handitu nahi dituzte.

Musikaren arloari zuzendutako aurrekontua % 5,69 haziko da, gehienbat Euskadiko Orkestra Sinfonikoari emandako ekarpenen hazkundeari (aurrekontuak % 7 egingo du gora, ia) eta abesbatzen arloari zuzenduriko deialdiaren ondorioz.

Hizkuntza Politika

Hizkuntza Politikako sailburuordetzari dagokionez, 2020. urterako euskararen ikaskuntza B2 mailaraino doakoa egiteko asmoak igoera esanguratsua ekarri du. 2.475.000 euro bideratuko dituzte ikasleentzako laguntzetara 2019n, iaz baino % 37,5 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza berriak EAE albisteak Ekonomia albisteak Azken kultur albisteak Aurrekontuen azken ordukoa