Politika -

VILLAREJO AUZIA

Casadok Cospedal defendatu du: 'Azalpenak eman ditu eta ez du gezurrik esan'

Lau egunez isilik egon ostean, Maria Dolores de Cospedal idazkari nagusi ohiak Jose Manuel Villarejo komisario ohiarekin izandako elkarrizketez hitz egin du PPko presidenteak.

Pablo Casado PPko presidentea. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Pablo Casado PPko presidentea
Cospedalen jokabidea zuritu egin du Pablo Casadok

0:39

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau egunez isilik egon ostean, Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusi ohiak Jose Manuel Villarejo komisario ohiarekin izandako elkarrizketez hitz egin du Pablo Casado alderdiko presidenteak. Kazetarien aurrean, Cospedal defendatu du, zehazki, ez duela gezurrik esan eta azalpen guztiak eman dituela nabarmendu du.

Alderdi Popularreko buruak prentsa agerraldia egin du Huelvan eta Cospedalekin hitz egin duela adierazi du. "Une oro azalpenak eman ditu eta ez du gezurrik esan", gaineratu du.

Casadoren esanetan, alderdiko zuzendaritzak ez du ezer ezkutatzeko eta ez da grabazio horietatik atera daitekeen ezeren beldur.

"Sozialistak Gobernuan zeuden garaian sortu zen egitura pseupoliziala eta PPren gobernu batek desegin zuen. Tartean gertatu dena irmoki arbuiatzen dut. Hitz ematen dut Gobernuko presidente izatera heltzen naizenean ez dela horrelakorik berriro errepikatuko", azpimarratu du.

Pablo Casadoren hitzetan, aukeratu zuten afiliatuei bakarrik zor die konpromisoa. Are gehiago, horiei "eredugarritasuna, gardentasuna eta kontuak ematea" zor diela esan du.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Alderdi Popularra Espainia bideoak Alderdi politikoak bideoak Ustelkeria politikoa azken albisteak Albisteak Gaur Albisteak Madrilgo gertakizunak Pablo Casado albisteak