Politika -

Espetxe Zuzendaritza

Gomez Ezquerro presoa hurbildu dute, eta Aitor Boresek hirugarren gradua jaso du

Hala, Gomez Ezquerro Coruñatik Asturiasera eramango dute, eta datorren apirilean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak. Bores 1998tik dago kartzelan.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espetxe Zuzendaritzak Jesus Maria Gomez Ezquerro ETAko presoa Asturiasko kartzelara ekartzea erabaki du. Gomez Ezquerro Teixeiroko (Coruña) kartzelan betetzen ari da zigorra, terrorismo delituengatik. Bestalde, Aitor Bores Gutierrez presoari hirugarren gradua ematea erabaki du erakundeak.

Gomez Ezquerro 2001eko urtarrilaren 5ean kartzelatu zuten, eta 25 urteko espetxe-zigorra betetzen ari da, terrorismo delituak, atentatuak eta banda armatuarekin kolaboratzeagatik.

Presoak 2019ko apirilean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.

Bestalde, Aitor Bores Gutierrez presoari hirugarren gradua ematea erabaki du Espetxe Zuzendaritzak, Bores 1998ko martxoak 24an sartu zuten presondegira, eta 30 urteko espetxealdia betetzen ari da atentatu, lapurreta eta hilketak egin, armak gorde eta banda armatu bateko kide izateagatik. Arabako kartzelan dago.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Galizia Asturias