Politika -
Alderdi berriaren aurkezpena
Lehendakariak baloratu egin du Batasunak ETA gaitzestea
Hala ere, alderdi berria iragartzeko erabili duen indar "bera" ETAren amaiera lortzeko erabil dezan eskatu dio ezker abertzaleari.
Erredakzioa
"Alderdi demokratikoek eskatutako baldintzei hurbiltzeko ezker abertzalearen esfortzuak" baloratu egin ditu Patxi Lopez lehendakariak, baina bere alderdi berria iragartzeko erabili duen indar "bera" ETAren amaiera lortzeko erabil dezan exijitu dio.
Hala ere, ezker abertzaleak "inoiz egindako adierazpenak" egin dituela onartu du lehendakariak Bilboko ekitaldian.
"Orain gutxi ETA babesten eta justifikatzen dutenek, indarkeria arbuiatuz, politika egin nahi izatea positiboa da, alderdi guztiei exijitzen zaizkien baldintzak bete nahi dituztela esan dutelako eta biktimei justizia eman behar zaiela onartu egin dutelako", esan du.
Bere hitzetan, Jaurlaritzak ezker abertzaleak emandako "pausoak" baloratu egiten ditu, baina "ekintzekin" indarkeria gaitetsi egiten dutela erakusteko eskatu du.