Politika -

PRESOAK

Orain Presoak: 'Euskal Herrian inoiz egindako manifestazio anitzena izango da'

17:00etan abiatuko da manifestazioa Antiguo auzoko tuneletik eta Boulevardean amaituko da, testu baten irakurketarekin.

Orain Presoak: 'Euskal Herrian egindako manifestazio anitzena izango da'

2:29

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orain Presoak dinamikako bozeramaileetako batek iragarri duenez, gaur arratsaldean Donostian presoen eskubideen alde egingo den manifestazioa, "Euskal Herrian inoiz egin den manifestazio anitzena izango da".

Donostiako Boulevardean komunikabideen aurrean egin dute ordu batzuk lehenago agerraldia, eta bertan, Olatz Iglesias eta Mikel Casado Orain Presoak ekimeneko kideek manifestazioaren azken xehetasunen berri eman dute eta herritarrei bertan parte hartzeko azken deia egin diete.

Deialdiak "bai kuantitatiboki bai kualitatiboki" erantzun bikaina izan duela adierazi dute eta zentzu honetan, gaurkoa "inoiz egin den manifestaziorik anitzena" izango dela nabarmendu dute, "azken aldian egin den esfortzuari esker": "Arlo ideologiko, kultural eta politikoko esparru ezberdinek bat egin dutela martxarekin ".

Euskal Herriko puntu anitzetatik 85 autobus iristea espero dutela jakinarazi dute.

"Bi belaunaldi ezberdinek" parte hartuko dutela manifestazioan ere aipatu dute Orain Presoak ekimeneko bozeramaileek: "diktadura garaian jaio eta euren bizitzaren gehiengoa indarkeria garaian bizi izan dutenek, eta ia indarkeriaren amaieran jaio eta bakean bizitzeko urte asko izango dituen belaunaldi batek".

"Bi belaunaldiok gizarte hobe baten alde lan egin behar dugu, sufrimendurik gabeko gizarte baten alde,  iraganean gertatutakoa berriz ere gerta ez dadin, eta era berean, giza eskubideak zorrotz betetzea eskatuko duen gizarte bat eraiki" esan dute.

17:00etan abiatuko da manifestazioa Antiguo auzoko tuneletik eta Boulevardean amaituko da, testu baten irakurketarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia Presoak Eguneko albisteak Albisteak