Politika -

Polemika

EAJk eta Aralarrek arratsaldean erabakiko dute NaBain EArekin zer egin

Eusko Alkartasunak ez ditu hautsi ezker abertzalearekin dituen akordioak, eta NaBairen eta Batasunaren aldeko apustuak ez direla "bateragarri" uste dute bi alderdiek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk, Aralarrek eta independenteek bilera egingo dute gaur arratsaldean Nafarroa Bai koalizioan Eusko Alkartasunarekin zer egitea adosteko.

Izan ere, EAk berretsi egin zuen atzo NaBairen aldeko apustua, baina ez zituen hautsi legez kanpoko ezker abertzalearekin dituen akordioak, EAJk eta Aralarrek bi apustuak "bateraezinak" direla ohartarazi bazioten ere.

EAJtik kanporatutzat jo dute dagoeneko EA. Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusiak, adibidez, EAk "herrialde honi" egin liezaiokeen "zerbitzu onena desegitea" dela adierazi du, eta Pello Urizar idazkari nagusiak "etxebizitza bera bi erosleri" saldu diela kritikatu du.

Hori horrela, Juanjo Agirrezabala EAko legebiltzarkideak esan du EAJk EA "makurtzea eta haien baldintza guztiak onartzea" nahi zuela.

Bere aldetik, EA NaBaitik botatzeko mugimenduak egin izana egotzi die ezker abertzaleak EAJri eta Aralarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea