Politika -

Urtarrilaren 27an

Ertzaintzak greban izandako jarrera salatu dute sindikatuek

ELAk, LABek, STEE-EILASek eta HIRUk "erantzukizunak zuritzeko" eskatu diote Herrizaingo Sailari, Gasteizen greba egunean Ertzaintza "zirikatzaile eta neurririk gabe" aritzeagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, STEE-EILAS eta HIRU sindikatuek "erantzukizunak zuritzeko" eskatu diote Rodolfo Ares Herrizaingoko sailburuari, pasa den urtarrilaren 27an greba egunean Gasteizen Ertzaintza "zirikatzaile, neurririk gabe eta gogor" aritzeagatik.

Sindikatuek ohar batean azaldu dutenez, Ertzaintza "herritarren defentsan aritu ez" zenez, "eskubideen urraketaren aurka" aritu barik, "piketeak" jomuga zituzten "uneroro".

Ertzaintzaren jokabideak "tentsio eta beldur" uneak eragin zituela gaineratu dute, eta erantzunkizunak eskatu dizkiote Rodolfo Aresiaurrerantzean halakorik gertatu ez dadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea