Politika -

AURREKONTUAK 2019

Casanova, aurrekontuei buruz: 'EH Bilduk ez du betorik jarriko mahai gainean'

EH Bilduk aurreratu du 'epe laburrean' aurkeztuko duela publikoki bere proposamena. Aurrekontuen inguruan EAJrekin akordioa lortzea 'zaila' izango den arren, ez dela 'ezinekoa' esan du Casanovak.

Iker Casanova (EH Bildu), gaur, Radio Euskadin.
Iker Casanova (EH Bildu), gaur, Radio Euskadin.
'Gizartearen kezka nagusien inguruko proposamenak egitean zentratuko gara'

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak onartu du "zaila" izango dela 2019ko aurrekontuen inguruan EAJrekin adostasun batera iristea. Halere, akordiorako aukerak egon badaudela ziurtatu du, eta "EH Bilduk betorik ez" duela mahai gainean jarriko nabarmendu du. "Halere, EAJri dagokio iniziatiba hartzea, beraiei dagokie babesak bilatzea. EH Bilduk ez du betorik jarriko mahai gainean. Ez da erraza izango, baina aukera egon badago. Posizioak urrun daude, eta zaila izango bada ere, ez da ezinezkoa", esan du.

Radio Euskadin, gaur goizean, egindako adierazpenetan, Casanovak aurreratu du "epe laburrean" aurkeztuko dutela publikoki koalizioaren proposamena. Herritarrek azken urteotan egindako "eskari eta aldarrikapen" nagusiak jaso dituztela ziurtatu du EH Bilduko kideak, eta proposamen horiek aurrekontuetan txertatzea lortuz gero, akordiorako aukera zabalik ikusten duela adierazi du. "Beraz, Jaurlaritzaren esku dago ezkerrera biratzea edota PPren lerroan mantentzea",  gaineratu du.

Casanovak esan du dagoeneko euren proposamena helarazi diotela Jaurlaritzari.

Bere aldetik, Josune Gorospe EAJko legebiltzarkideak "ausardia politiko eza" egotzi dio EH Bilduri, eta buruzagi jeltzaleak uste du ezker abertzaleko koalizioak eskuak lotuta dituela, erabaki ausartak hartzeko.

Akordiora iristea "iaz baino zailagoa" ikusten du Gorospek, baina EH Bildurekin "ate bat zabalik" egon daitekeela onartu du. "Gu prest gaude orain, bihar eta etzi, hitz egiteko", esan du.

 

Beste alderdiekin negoziatu beharko du EAJk aurrekontuak aurrera ateratzeko
Beste alderdiekin negoziatu beharko du EAJk aurrekontuak aurrera ateratzeko
Beste alderdiekin negoziatu beharko du EAJk aurrekontuak aurrera ateratzeko

1:24

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza berriak EAE Ekonomia albisteak EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Aurrekontu Publikoak 2024