Politika -

Konbentzioa Zaragozan

Zapatero: 'Gure kezka Espainiaren etorkizuna da, ez PSOErena'

Presidenteak ez du argitu 2012an PSOEko hautagaia izango den ala ez, baina alderdikideek "Gobernua eta alderdia zuzentzeko garaian" adierazitako laguntasuna eskertu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodriguez presidenteak "PSOEren etorkizunaz baino, Espainiakoaz hitz egitera" deitu ditu alderdikideak. Izan ere, Zapaterorentzat, 2011 urte "klabea" izango baita herriarentzat.

Presidenteak Zaragozako konbentzio autonomikoa itxi du eta alderdikideengandik jasotako babesa eta adiskidetasuna eskertuz hasi du bere hitzaldia. "Horrela, posiblea da edozein errokari aurre egitea ".

Gaurko hitzaldian, presidenteak bere etorkizuna argi zezakeela uste bazen ere, Zapaterok ez du horrelakorik egin. Honen harian, Marcelino Iglesias PSOEren Antolakuntza idazkariak esan duenez, alderdiak Gobernuko presidentearen erabakia "errespetatu" egingo du, eta erabaki hori zein den kontuan izan gabe, 2012ko hauteskundeei begira alderdiak babes "sendoa" emango diola gaineratu du.

PP eta autonomi erkidegoak

Jose Maria Aznarrek autonomien sistemaren inguruan duen jarrerak PP osoa "kutsatzen" ari dela salatu du Juan Alberto Belloch Zaragozako alkate sozialistak. Eragin horri "aznarismoa" deitu dio Bellochek.

Alkatearen esanetan, "aznarismoa" ez da ideologia bat, "bata bestearekin trebetasunez korapilotitako aurreritzi multzoa" baizik. Bere ustez, "Mariano Rajoy PPko presidenteak ere jakin badaki gutziaren errua ez dela autonomiena, baina mezu horren eraginak aurrera jarrai dezan uzten du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea