Politika -

ikus-entzunezko edukiak

Europako Parlamentuak ikus-entzunezko zerbitzuen inguruko araudi berria onartu du

Netflix eta HBO bezalako plataformek beren katalogoetan eskaintzen dituzten edukien % 30, gutxienez, europar jatorrikoak izan beharko dira.

Haurrentzako edukiak tablet batean. Argazkia: www.pexels.com
Haurrentzako edukiak tablet batean
Haurrentzako edukiak tablet batean. Argazkia: www.pexels.com

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Parlamentuak ikus-entzunezko zerbitzuen inguruko araudi berria onartu du gaur. Hori dela eta, Netflix bezalako plataformek beren katalogoetan eskaintzen dituzten edukien % 30, gutxienez, europar jatorrikoak izan beharko dira.

Araudi berriak kate tradizionalei ere eragingo die, eta, halaber, adin txikikoak babesteko eta publizitatea murrizteko neurriak jasotzen ditu.

Espainian, esaterako, telebista kate garrantzitsuenek % 30 hori gainditzen dute, eta Netflix, HBO edo Movistar plataformek, europar edukiak eskaintzeaz gain, ekoitzi ere egiten dituzte.

Youtubek eta zuzeneko emanaldiek ere araudi berria jarraitu beharko dute.

Bestalde, adin txikikoei zuzendutako programetan, indarkeria, gorrotoa edo terrorismoa sustatzen duten edukiak geldiarazteko neurriak hartu ditu Europako Parlamentuak.

Produktu-ezarpena zein teledenda bezalakoak ezingo dira haurrentzako programetan sartu.

Iragarkiei dagokienez, Europako araudi berriaren arabera, 06:00etatik 00:00etarako programazioan % 20ko publizitatea besterik ezingo da sartu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Europar Batasuna Europa Eguneko albisteak Albisteak