Politika -

POLIZIA OPERAZIOA

Lleidako Diputazioko presidentea atxilotu dute, ustezko ustelkeriagatik

Guztira, Convergencia Democratica de Catalunya alderdiarekin lotutako ustelkeria operazioaren baitan 26 pertsona atxilotu dituzte.

Joan Rene Lleidako Diputazioko presidentea. Argazkia: EFE
Joan Rene Lleidako Diputazioko presidentea. Argazkia: EFE
Joan Rene Lleidako Diputazioko presidentea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esquadra Mossoek Joan Reñe Lleidako Diputazioko presidente eta Fondarellako alkatea eta beste 25 pertsona atxilotu dituzte, ustelkeriaren aurka Katalunian egiten ari diren polizia operazioan. Kataluniako hedabideen arabera, Convergencia Democratica de Catalunya (CDC) alderdiarekin lotutako ustelkeria operazioaren baitan atxilotu dituzte.

Lleidako Instrukzioko 1. Epaitegiak agindu du polizia operazioa, enpresa baten kontratazioan ustez egondako ustelkeriagatik, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak ohar bidez jakinarazi duenez.

Polizia operazioaren baitan, miaketak egin dituzte Diputazioaren egoitzan, partikular baten etxebizitzan eta ustez ustelkeria kasuan nahastutako enpresaren egoitzan. Atxiloketak, ostera, Lleida hiriburuan eta probintzia bereko Balaguer eta Solsona udalerrietan egin dituzte.

La Vanguardia egunkariak zabaldutako informazioaren arabera, Diputazioko beste goi kargudun batzuk eta zenbait enpresaburu daude atxilotuen artean. Ustez, Joan Reñek eta Diputazioko beste goi kargudun batzuek komisioak kobratu zituzten, Convergenciak agintzen zuen udaletan edo Generalitateko beste erakunde batzuetan enpresa jakin batzuei lanak esleitzeko. Halaber, Convergenciari lotutako CatDem fundazioari egindako dohaintzekin ere zerikusia omen du polizia operazioak.

Sumarioa sekretupean dago.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Berriak Politika Alderdi politikoak berriak Ustelkeria politikoa azken albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa