Politika -
BIZKAIKO BATZAR NAGUSIAK
Politika Orokorreko osoko bilkura, astelehen honetan, Gernikako batzar etxean
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak agintaldia amaitu arteko asmoak aurkeztuko ditu. Horrez gain, orain arteko kudeaketa ere izango du hizpide.
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
Bizkaiko Batzar Nagusiek X. Legealdiko Politika Orokorrari buruzko hirugarren osoko bilkura egingo dute astelehen honetan Gernikako batzar etxean.
Diputazioak eskatuta egingo da honako osoko bilkura; izan ere, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak agintaldia amaitu arteko bere asmoak aurkeztu, eta orain arte egindako kudeaketa azaldu nahi ditu.
Saioa ahaldun nagusiaren hitzaldiarekin hasiko da, eta bi ordu izango ditu horretarako.
Batzar Nagusietan ordezkaritza lortu duten talde politikoek 30 minutuko tartea izango dute ondoren Rementeriari erantzuteko.
Segidan, ahaldun nagusiak haiei erantzuteko tartea izango du, eta, azkenik, taldeek berriro hartuko dute hitza (10 minutu izango ditu bakoitzak), txikienetik handienera.
Eztabaida amaitutakoan, sei taldeek 48 ordu izango dituzte ebazpen proposamenak aurkezteko. Proposapen horiek irailaren 28ko osoko bilkuran eztabaidatuko dituzte.