Politika -

Epaiketa, Bilbon

ETAren gutunak jasotzea egozten dio Ibarrari enpresari batek

Lekukoak adierazi duenez, Bizkaiko Ogasuneko Ikuskaritzako buru ohiaren ustezko onuradunen zerrendan zegoela zabaldu zenetik, ETAk lau gutun bidaliko zizkion.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Ramon Ibarra Bizkaiko Ogasuneko Ikuskaritzako buru ohiaren ustezko onuradunen zerrendan zegoela hedabideek zabaldu ostean, 2004ean ETAk lau gutun bidaliko zizkiola deklaratu du enpresari batek.

Ibarraren eta bere hiru mendekoen aurkako epaiketaren seigarren saioan izan da Bizkaiko Auzitegian. Dokumentuak faltsutzea, kargudunak erostea, prebarikazioa eta desobedientzia leporatzen diote Ogasuneko Ikuskaritzako buru ohiari. Astearte honetan ustez haren onura fiskalak jaso zituzten enpresariak deklaratzeko deituta zeuden.

 

Enpresariak azaldu duenez, haren izena Ibarraren zerrendan zegoela argitaratu zenetik, ETAk sinatutako estortsio gutunak jasotzen hasi zen eta horiek saioan erakutsi ditu. Lehena, Ibarraren izenean bidali zutela esan du lekukoak eta gainerakoetan bere familia eta gertukoen izenak.

Bizkaiko Auzitegiko epaileak aparteko prozedura bat abiatuko duela iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika