Politika -
Kongresuan
Ibarretxeren aurkako ustezko espioitza argitzeko eskatuko du EAJk
Arabako PPko buruen ustezko espioitza kasuen lekuko batek, inteligentzia zerbitzuen aginduz, Ibarretxe eta EAJ espiatu izana aitortu zuen ostiralean.
Erredakzioa
Inteligentzia Zentro Nazionalaren zuzendaria Kongresuaren aurrean agertzeko eskakizuna bideratuko du Josu Erkoreka Kongresuko EAJko bozeramaileak astelehen honetan. Zenbait hedabideetan zabaldutako informazioaren "egiazkotasuna argitzea" nahi du EAJk. Horien arabera, Eusko Jaurlaritzako kargudun ohi batek "bere karguaz baliatuta, Juan Jose Ibarretaxe lehendakaria espiatu zuen eta informazioa CNIri eman zion".
Deia egunkariak ostiralean argitaratu zuenez, Arabako PPko buruen ustezko espioitza kasuen lekuko batek, inteligentzia zerbitzuen aginduz, Ibarretxeren eta EAJren jarduera zelatatu izana aitortu zuen auzia ikertzen duen epailearen aurrean.
Estatuko informazio zerbitzuek "euskal agintari publiko nagusia" ustez espiatu izana "oso larritzat" jo du Erkorekak, horregatik, informazio horiek argitzeko nahia agertu du.