Politika -
Miñao auzia
Legebiltzarreko ikerketa batzordeak irekiak izatea nahi du Aralarrek
Mikel Basabe legebiltzarkideak azaldu duenez, "Nafarroako parlamentuaren 77. artikuluak dioena Legebiltzarreko erregelamenduan jasotzea proposatu dugu".
Erredakzioa
Legebiltzarreko ikerketa batzordeak irekiak izan daitezela proposatu du Aralarrrek. Datorren astean egingo den araudiaren batzordean eztabaidatuko da Aralarrek egindako proposamena:.
Mikel Basabe legebiltzarkideak azaldu duenez, "Nafarroako parlamentuaren 77. artikuluak dioena Legebiltzarreko erregelamenduan jasotzea proposatu dugu".
Era horretan, "araudia beteko litzake, ez baita irudi ona araudi bat izatea eta Legebiltzarreko kideok araudi hori ez betetzea; irekiak izatea ekarriko luke informazioa ez filtratzea eta, gainera, norbaitek gurago balu bere agerraldia sekretua izan dadila erregelamenduaren aldaketak aukera emango luke horrela izateko".
Legebiltzarrean egindako agerraldian, Basabek azaldu du, Aralarrek egindako erregelamendu aldaketak ez liokeela eragingo bidean diren ikerketa batzordeei, baina "batzordeen funtzionamenduaren aldaketaren planteamendua aldatzeak onura egingo lioke egoerari".
Hala ere, Aralarrek ez du Miñaoko ikerketa batzordean parte hartuko "filtrazioak gertatzen diren heinean". Izan ere, "legez kanpoko prozedura bat normaltzat jotzea" salatu gura izan du Aralarrek eta "garrantzitsutzat" jo du "gainontzeko legebiltzar taldeek begi onez hartzea erregelamendua aldatzeko egindako proposamena".