Politika -

Polizia operazioa

Araban eta Nafarroan atxilotutakoek inkomunitatuta jarraitzen dute

Sei atxiloturi Ekinen partaide izatea leporatu diete. Beste lauei, berriz, Askatasunaren webgune batekin erlazionatuta egotea egotzi diete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo, Araban eta Nafarroan egindako polizia operazio bitan atxilotutakoek, hamar guztira, inkomunikatuta jarraitzen dute.

Guardia Zibilak atxilotutako seiei Ekinen partaide izatea leporatu diete. Auzitegi Nazionalaren ustez, Ekin erakundea "ETAren erraiak eta bihotza" da. Polizia Nazionalak atxilotutako beste lauei, Askatasunaren webgune batekin erlazionatuta egotea egotzi diete.

Alfredo Perez Rubalcaba presidenteorde eta Barne ministroak esan du gaurko atxiloketekin agerian geratu dela Gobernuak ETAren kontrako borrokan duen "tinkotasuna eta uste sendoa".

Rubalcabak azaldu duenez, Guardia Zibilak eta Poliziak Ekinen eta Askatasunaren kontra egindako operazioekin ez diete "legez kanpoko erakundeei suspertzen" utziko.

Zehazki, atxilotuak Xabier Beortegi Martínez, Iñigo Gonzalez Etayo, Jon Patxi Arratibel, Jorge Mayo Hermoso de Mendoza, Gorka Zabala Cia, Iker Moreno Ibañez (Txelui Moreno Batasunako bozeramailearen semea), Miguel Angel Llamas Montoya, Edurne Sanzo Madariaga, Oihana Odria Montenegro eta Koldo Garcia Llorens dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea