Politika -

Pauko Auzitegiak

Baionako bi atxilotuak aske utzi ditu Frantziak euroagindua aztertzeko

Hil honetako 25ean Uriarte eta Zaldibarren aurka Espainiak igorritako euroaginduaren inguruan erabaki beharko du Pauko Auzitegiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igor Uriarte Lopez eta Aiala Zaldibar Alvarado aske uztea erabaki du gaur arratsaldean Pauko Auzitegiak. Hil honetako 25ean Uriarte eta Zaldibarren aurka Espainiak igorritako euroaginduaren inguruan erabaki beharko du Pauko auzitegiak.

Frantziako poliziak gaur bertan atxilotu ditu Uriarte eta Lopez, hurrenez hurren, Ekineko eta Segiko kideak izatea egotzita. Izan ere, Espainiako Justiziak Ekineko buruzagietako bat izatea leporatu dio Igor Uriarteri.

Bestalde, Aiala Zaldibar ETArekin zerikusia zuten antolakundeetako hautagaia izan zela uste du poliziak.

Espainiako Justiziak haien aurkako euroaginduak eman zituen Ekin eta Segi taldeen aurkako iazko polizia operazioen ostean.

Orain, Uriarte eta Zaldibar koltrolpean izango dira, Pauko Auzitegiak euroaginduaren inguruan erabaki bat hartzen duen arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea