Politika -

ZERGA POLITIKA

Errenta altua dutenei PFEZa igotzea adostu dute PSOEk eta Podemosek

Halaber, autonomoei edo txiroenei zergak jaistea eta premiazko produktuen BEZa murriztea eskatu du Pablo Iglesiasek.

Pedro Sanchez eta Pablo Iglesias. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
Pedro Sanchez eta Pablo Iglesias. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
Pedro Sanchez eta Pablo Iglesias. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak astelehen honetan iragarri duenez, Pedro Sanchezen Gobernuarekin "aurreakordioa" lortu du errenta altuenei, hots, urtean 140.000 euro baino gehiago irabazten dutenei, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) igotzeko. Iglesiasek igoera defendatu du, horien poltsikoei minik ez diela egingo esanez.

Telecinco telebista kateari eskainitako elkarrizketan, autonomoei eta txiroenei zergak jaistea eta premiazko produktuen BEZa murriztea defendatu du. Horrez gain, abantaila fiskalekin amaitzeko beharra azpimarratu du, onuraduna edozein dela ere, Eliza, merkataritza sozietateak edota bankuak izan. Uztailaren 3an bikiak izan ostean, jardun politikora itzuli da.

Hauteskundeak aurreratzeko aukeraz galdetuta, Podemoseko buruak ez du uste Pedro Sanchezek horrelako asmorik duenik. Edozein kasutan, azkenean hauteskundeak aurreratuko balira, alderdi morea irabaztera aterako litzatekeela esan du. Iglesiasen hitzetan, Sanchez akordioak bilatzen saiatuko da, hauteskundeak aurreratzea eragozteko, eta, bide horretan, PSOEren bazkide izateko prest agertu da, betiere, neurri sozial batzuk hartzen baditu.

Kataluniako egoeraz galdetuta, Albert Rivera Ciudadanoseko buruaren "arduragabekeria" kritikatu du, lazo horien polemikan lehen lerroan agertzeagatik. "Pertsona guztien adierazpen askatasuna" defendatu du Iglesiasek, eta bakoitzak bere balkoian nahi duen bandera edo pankarta jar dezakeela gaineratu du. Katalanek beren etorkizuna erabakitzeko eskubidea dutela berretsi du, eta "kontsultarako erreferendum bat egitea beti da ona", nabarmendu du.

Bestalde, Iglesias pozik agertu da PSOEk Francoren gorpuzkiak Erorien Haranetik ateratzeko hartutako erabakiarekin. Memoria Historikoari lotuta, frankismoko krimenak epaitzeko eta "Billy el Niño" bezalako torturatzaileei dominak kentzeko eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak Alderdi Sozialista Espainiako Gobernua argazkiak Espainia bideoak Pablo Iglesias albisteak Pedro Sánchez bideoak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Podemos bideoak Gastu publikoa