Politika -
Ziburun atxilotua
Gesalagak kartzelan jarraituko du euroagindua aztertzen duten arte
ETAko ustezko kidea Seysseseko kartzelan dago ETAren informatika alorreko burua izatea leporatuta.
Erredakzioa
Iraitz Gesalaga ETAko ustezko kideak kartzelan jarraituko du Espainiako Justiziak "erakunde terroristako kide" izatea leporatuta igorri zuen euro-agindua Paueko Auzitegiak aztertzen duen arte.
Amaia Rekarte defentsa abokatuak aske uztea eskatu zion auzitegiari, baina fiskala kontra agertu zen eta Seysseseko (Tolosatik gertu) presondegian jarrai dezala eskatu zuen.
Gesalaga Ziburun (Lapurdi) atxilotu zuten iragan asteartean, ETAk su-etena aldarrikatu eta 18 ordura.
Gesalagari ETAren informatika alorreko arduradun izatea leporatzen diote, eta erakunde armatuak barne dokumentuak ezkutatzeko kodifikazioak garatu omen ditu.
Iragan asteartean atxilotu zuten bera eta neska-laguna, Itxaso Urteaga. Azken hori libre geratu zen ostiralean.