Politika -

Iruzurra Bizkaiko Ogasunean

Fiskaltzak 11 urteko zigorra eskatu du Juan Ramon Ibarrarentzat

Hain zuzen ere, 100 zergadunen alde datuak aldatu izana egozten dio Ministerio Publikoak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskaltzak 11 urteko espetxe zigorra eta 800.000 euroko isuna eskatuko du Juan Ramon Ibarra Bizkaiko Ogasuneko Ikuskapen zuzendariorde ohiarentzat, 100 zergadunen alde datuak aldatu izana egotzita.

Ibarra auzia deritzonaren epaiketa astelehenean hasiko da Bizkaiko Lurralde Auzitegian, eta, dirudienez, martxoaren 10 arte iraungo du.

Fiskaltzaren ustez, 1989 eta 2001 urteen artean Ibarrak urratu egin zituen bere betebeharrak. Bere esanetan, hain zuzen ere, Ogasunaren sistema informatikoan 100 zergadunen datuak aldatu zituen, pertsona horiek zergak ordaindu behar ez izatea helburu.

Idatzian, Ministerio Publikoak ziurtatu du akusatuak aplikazio informatiko bat erabili zuela, aipatu 100 pertsona horiei ikuskapen fiskala egitea galarazteko.

Dena dela, ezin izan dute egiaztatu pertsona horiek nahita eskatu ote zioten hori egitea, edo akusatuaren beraren erabakia izan zen.

Are gehiago, horietako batzuek Ibarrari dirua eman ziotela egiaztatu badute ere, ezin dituela auzipetu aitortu du Fiskaltzak.

Antza denez, Ibarrak gutxienez 337.000 euro lortu zituen modu horretan.

Ustezko delitu horiek Ogasuneko beste pertsona batzuen laguntzaz egin zuela dio eta, hortaz, beste bi funtzionario ohi ere auzipetu ditu, zortzi urteko espetxe zigorra eskatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea