Politika -

Su-etena

Eguiguren: 'Batasuna legeztatzeak bidea erraztuko luke'

PSE-EEren presidenteak ohartarazi du ETAren amaiera prozesua "luzea" izango dela eta "denak" egin dezakeela "atzera".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Eguiguren PSE-EEren idazkari nagusiak uste du Batasuna legeztatzeak "bidea erraztuko lukeela" ETAk su-etena eman osteko testuinguruan. Dena dela, atzoko agiriak ezker abertzalearen legeztatzea "zaildu" duela iritzi dio.

Hainbat hilabetez isilik egon ostean, EAEko sozialisten buruak begi onez ikusi du ETAren su-eten "iraunkor, orokor eta egiaztagarria", Diario Vascon egin dioten elkarrizketa batean.

Alderdikideen eta Espainiako eta EAEko gobernuen antzera, Eguiguren zuhur agertu da eta ETA amaitzeko prozesua "luzea" izango dela ohartarazi du. Gainera, "denak" egin dezakeela "atzera" gaineratu du. Hori horrela, Eguigurenek ez du uste agiriarekin ETA desagertuko dela, baina bai "gauzak aurrera joan ahala", beste agiri bat egongo dela "aurrerago".

Dena dela, testuinguru honetan, "PPren adostasunarekin, Batasunaren legeztatzea eta kartzela politika aldatzea aztertu beharko litzateke, presoak hiru edo lau kartzelatan biltzea adibidez".

Eguigurenek uste du ezker abertzaleak "behingoz moztu egin beharko lukeela gordiar korapiloa" eta "argi adierazi ez duela onartuko inor terrorismora itzultzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea