Politika -
Lekualdatzea
Alfredo Reminez Iruña Okako kartzelara eraman dute
Amurrioko txiolaria Darocako espetxean zegoen otsailaz geroztik.
EiTB.EUS
Alfredo Remirez txiolari amurrioarra —@erreharria— Iruña Okako kartzelara (Araba) lekualdatu berri dute. Remirez Darocako espetxean zegoen otsailaz geroztik, terrorismoa goratzeagatik ezarri zioten urtebeteko kartzela zigorra betetzen.
@ErreHarriaLIBRE Remirez aske uztea eskatzen duen elkarteak eman du lekualdatzearen berri.
Remirez iazko azaroan sartu zuten kartzelan, Basauriko presondegian, sakabanaketaren aurkako protesta batean terrorismoa goratzea leporatuta. Hain zuzen ere, 2005eko Amurrioko jaietako txupinazoan preso bat irudikatzen zuen panpina bat eramateagatik urtebeteko kartzela zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak.
Otsailean, baina, Darocako kartzelara (Zaragoza) mugitu zuten, Euskal Herritik 400 bat kilometroa. Semeari egiten zioten lehen bisitan istripua izan zuten guraso eta senideek, Remirezek berak salatu zuenez.