Politika -

Biktimak

Casanova omendu dute Berriozarren, ETAk hil eta 18 urtera

Vecinos de Paz elkarteak antolatutako ekitaldian, oso gogor kritikatu dituzte "inolako duintasunik gabe argazkian agertzera joaten direnak, gero hiltzaileentzat onurak eskatzen dituztelako".

Casanovari Berriozarren egindako omenaldia. Argazkia: EiTB
Casanovari Berriozarren egindako omenaldia. Argazkia: EiTB
Casanovari Berriozarren egindako omenaldia. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Casanova Espainiako Armadako tenienteordea omendu dute gaur Berriozarren (Nafarroa), ETAk hil eta 18 urtera, eta meza bat eta ekitaldi politikoa egin dute senide, herritar eta ordezkari instituzional eta politikoekin.

Rosalia Sainz Aja alarguna eta Laura eta Javier seme-alabak bertan izan dira, eta lore-eskaintza egin dute terrorismoaren biktimen omenez egindako monumentuan, Vecinos de Paz elkarteak antolatutako ekitaldian.

Jose Luis Arasti Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaria, Miguel Sanz Nafarroako presidente ohia, Javier Esparza UPNko burua, Maria Chivite PSNkoa eta Unai Hualde Nafarroako EAJkoa bertan izan dira.

Foru Gobernua, berriz, Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak eta Alvaro Baraibar Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiak ordezkatu dute.

Era berean, Espainiako Armadaren, Guardia Zibilaren, Espainiako Poliziaren eta Foruzaingoaren ordezkariek ere hartu dute parte omenaldian.

Maribel Vals Vecinos de Paz elkartearen bozeramaileak eskerrak eman dizkie "bihotzez Pacoren memoria ondratzera joan direnei", baina "ez inolako duintasunik gabe argazkian agertzera joaten direnei, gero hiltzaileentzat onurak eskatzen dituztelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Euskadi Ta Askatasuna albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Terrorismoaren Biktimak Gaur