Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Pastor: 'Manifestazioa ETAren amaiera eskatzeko aukera ona da'

Politikari sozialistaren hitzetan, ETAk komunikatu batean jarduera terrorista alde batera uzten duela iragartzen badu, "demokrazian eta politikan aritzeko atea zabalik izango lukete".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak Bilbon ETAko presoen eskubideen alde egingo duten manifestazioa "manifestazioa deitu dutenek eta bertan izango direnek eskari konkretu bat egiteko aukera ona da", hau da, ETAri behin betiko desagertzeko eskatzea.

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, antolatzaileen "hasierako asmoa" manifestazioa "beste testuinguru batean" egitea zela esan du Pastorrek ", izan ere, "mespretxatuak izan dira hainbeste eskatu eta espero duten komunikatua ez baita iristen", gaineratu du.

Bere ustez, komunikatuan jarduera terrorista behin betiko uzten dutela adierazten badute, "demokrazian eta politikan aritzeko atea zabalik izango lukete". "Hori gertatzen ez bada, egin beharrekoa egin eta esan beharrekoa esaten dutenean zabalik izango dute. Hori argi daukate", azaldu du Pastorrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea