Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Urkullu: 'Beste eskubideen aldeko martxak ere ongi etorriak dira'
EAJko presidentearen esanetan, "indarkeriarik gabeko sasoia" ez da Batasunari esker lortu, baizik eta euskal gizarteak "eskatu" duelako. Horren ustez, ETAk "ziklo bat ixteko zailtasunak ditu".
Erredakzioa
Presoen eskubideen aldeko gaurko Bilboko martxa urtero errepikatzen den deialdia dela esan du Iñigo Urkullu Euskadi Buru Batzarreko (EBB) presidenteak, eta "beste eskubide oinarrizkoen aldeko martxak ere ongi etorriak dira", gaineratu du.
"Indarkeriarik gabeko sasoian bagaude" ez da Batasunari esker, baizik eta "euskal gizarteak "eskatu" duelako, adierazi du Urkulluk Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan.
EAJren presidenteak gogoratu duenez, bere alderdiak martxa horretan parte hartu zuen duela 13 urte, "egun antzematen ari garen antzeko prozesua bizitzen ari zenean".
Urkulluren ustez, ETAk ez du oraindik indarkeriaren amaiera iragartzeko oharrik kaleratu "inoiz hasi behar ez zuen eta zentzurik ez duen ziklo bat ixteko zailtasunak" dituelako.