Politika -
Presoak
Jesus Mari Lopez presoa aske geratu da kartzelan 20 urte eman ondoren
Goizean atera da Ocaña II espetxetik, eta zain zituen senide eta lagunak.
EITB.EUS
Jesus Mari Lopez ETAko presoa aske geratu da gaur, kartzelan 20 urte igaro ondoren, Etxerat ¿euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteak jakinarazi duenez.
Goizean atera da preso donostiarra Ocaña II espetxetik (Toledo), eta zain zituen senide eta lagunek harrera egin diote.
Lopezek Mexikora ihes egin zuen 1992an, baina handik sei urtera kanporatu zuten herrialdean bizitzeko baimenik ez zegoela argudiatuta. Espainiaratzean atxilotu eta kartzelatu zuten, ETAko kide izatea egotzita. 20 urte eman ditu kartzelan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea