Politika -
Urteko balantzea
Zapaterok ETAri:'Ez dut saihesbiderik eta erabilitako hitzik onartuko'
Espainiako Gobernuak ETArengandik espero duen "gauza bakarra", Zapateroren hitzetan: "Indarkeria behingoz eta betirako uzteko erabakia".
Erredakzioa
Jose Luis Rodríguez Zapatero Espainiako presidenteak ETAri esan dio "saihesbiderik" edo "aurretik erabilitako hitzak" ez dituela onartuko. Indarkeria uzteko "erabaki irmo bat" besterik ez du entzungo Gobernuak ETArengandik.
Ezker abertzaleari ere mezua igorri dio Zapaterok: ETArekin loturarik ez daukaten alderdiek hartuko dute parte datorren urteko hauteskundeetan. Hori bai, azken hitza epaileek izango dutela gaineratu du presidenteak.
Urteko balantzea egiteko agerraldi berezia egin du gaur Zapaterok, Ministro Bileraren ondoren. ETAren balizko agiriaz galdetuta, zera erantzun du: "Ez dugu ezer itxaron behar, bi ideia azpimarratu baizik".
Batetik, Espainiako Gobernuak ETArengandik espero duen "gauza bakarra": "Indarkeria behingoz eta betirako uzteko erabakia", gaineratu du.
ETAren aurkako politikarekin aurrera jarraituko du Espainiako Gobernuak, Zapateroren hitzetan. "ETAk indarkeria uzten duela iragarri arte mantenduko dut", esan du.