Politika -
Bozketaren ostean
González-Sinde: 'Ez dut dimisiorik aurkeztuko'
Kulturako ministroak ziurtatu duenez ez du dimisiorik aurkeztuko, eta lanean jarraituko dute 'denentzako aproposa' izango den eredu bat bilatzen.
Erredakzioa
Kulturako ministroak, Angeles Gonzalez-Sindek, ez duela dimitituko esan du, eta ziurtatu duenez, "denentzako aproposa" izango den eredu bat bilatzeko lanetan jarraituko dute, ''Sinde'' legea bezala ezagutzen den Ekonomia Iraunkorreko legearen porrotaren ondorioz. Lege hori Kongresuak atzera bota zuen atzo.
Sindek hedabideetan adierazi duenez, ez du Kultura Ministerioa uzteko aukeran pentsatu ere egin, eta ministroak izendatzeko eta bere kargutik kentzeko aukera duen Gobernuko presidentearentzat lan egiten duela azpimarratu du.
Atzoko bozketen emaitzei dagokionez, Kultura ministroak inork ez dakiela nolakoak izango diren adierazi du, eta demokrazia horretan oinarritzen dela. Hala ere, alderdi guztiak ados zeudela uste du irtenbide bat eman behar zaiolakoan Interneteko eskubideen bateragarritasunari.
Gainera, jakitera eman duenez, orain, jabetza intelektualaren defentsan jarraitzeko urratsak zeintzuk izan daitezkeen aztertzen ari dira, erabiltzaileei sarean dauden eduki legaletan sartzeko aukera emateko , prezio eskuragarrietan eta erabiltzaileei zigortu gabe".
Gonzalez-Sinderen hitzetan, "bidezkoak" diren arau batzuk beharrezkoa dira sarean, hauek izan ezean ondare kulturala galdu egingo baita, ez da gehiago inbertituko eta ministroak dioen bezala "amateurren kultura" soilik existituko da.