Politika -
ESPETXE POLITIKA
Arnaldo Otegi: 'Sanchezen aldetik tonu aldaketa bat dagoela dirudi'
EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren esanetan, espetxe politika aldatzea 'pauso garrantzitsua' litzateke.
RADIO EUSKADI | EITB.EUS
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente berriak espetxe politika "desberdina" aplikatzeko asmoa agertu ostean Arnaldo Otegik zuhurtziaz hitz egin du, baina haren diskurtsoan "tonu aldaketa" bat nabari duela onartu du.
"Borondatea eta zentzua daudenean inork ez du ulertzen egoera honetan espetxe legeria aplikatzen jarraitzea", esan du Otegik.
Edozein kasutan, atzo Sanchezek RTVEri eskainitako elkarrizketan esandakoek ez dietela izendapen batzuen inguruko iritzia aldaraziko nabarmendu du. Gaineratu duenez, Gobernu berriaren izendapen batzuek zenbaiten espektatibak zapuztu dituzte.
"ETA jada ez da armagabetutako erakunde bat, desagertu den erakunde bat baizik", azpimarratu du. Bestalde, Sanchezen Gobernua esaten duenagatik baino egiten duenagatik epaituko dutela adierazi du.
"Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du".