Politika -
Atxiloketak
Rubalcaba: 'Segi berregin nahi dutenek Polizia izango dute gainean'
Barne ministroaren hitzetan, Segiren aurkako borrokak jarraituko du, "ETAko harrobiaren zati handi bat hor baitago".
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcaba lehen presidenteordearen eta Barne ministroaren hitzetan, Segiren aurkako borrokak jarraituko du, "ETAko harrobiaren zati handi bat hor baitago"; ildo horretan, Segi berregin nahi dutenek Polizia gainean izango dutela gaineratu du.
Euskadin, Nafarroan, Kanarietan eta Madrilen Poliziak Segiren aurka egindako atxiloketen harira egin ditu adierazpenok Kongresuan Rubalcabak. Espainiako Poliziak operazio zabala abiatu du gaur goizaldean Segirenaurka. Horretan, gutxienez zortzi pertsona atxilotu dituzte: legezkanpoko gazte erakundeko sei ustezko kide eta terrorismo delituakegotzita auzipetuta dauden pertsonen ohiko bi abokatu.
Barne ministroarentzat atxiloketa horiek frogatzen dute terrorismoaren aurkako politika ez dela aldatu, eta Poliziak eta Guardia Zibilak ETAren eta bere inguruaren gainean jarraitzen dutela.
Ildo horretan, ETAren azpiegiturak berregiten saihesteko jazarpena jarraituko dela ziurtatu du.