Politika -

Wikileaks

Assange aske geratu da fidantza ordaindu eta gero

Auzitegiak ez du onartu Suediako Fiskaltzak aurkeztutako helegitea. Ministerio Publikoak estradizioa nahi du, sexu delituak egotzita.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julian Assange Wikileakseko sortzailea aske geratu da arratsaldean, Britainia Handiko Justiziak ezarritako 200.000 liberako fidantza ordaindu ostean, The Guardian egunkariak jakitera eman duenez.

Londreseko epai batek Suediako agintariek aurkeztutako helegitea errefusatu du eta Wikileakseko sortzailea fidantzapeko askatasunean utzi dutela adierazi du, BBCk informatu duenez.

Londreseko Justizia Errege Auzitegiko Ouseley epaileak berretsi du asteartean Westminterko Auzitegiko epaile batek hartu zuen erabakia. Azken horrek 200.000 liberako finantzapeko askatasuna baimendu zuen Assangerentzat, hainbat murrizketa egin zituen bezala, hura Suediara, sexu delituak egiteagatik bilatzen ari zaien lekura, estraditatu ala ez erabakitzen ari diren bitartean.

"Justizia ez da beti emaitza, baina gutxienez ez da oraindik hil", azpimarratu du Australiako kazetariak. Era berean, bera bezala bakartuta diren presoentzako elkartasuna eskatu du Assangek.

Etorkizunari begira, bere "errugabetasuna" frogatzeko lanean jarraituko duela iragarri du Assangek. Kazetarien galderarik ez du onartu.

Beste auzipetze bat

Bestalde, AEBetako dokumentu ofizialen filtrazioa dela-eta herrialde horretan auzipe dezaketela uste du Wikileakseko sortzaileak. Horren "zurrumurruak" heldu zaizkiola onartu du Assangek.

The New York Times egunkariak jakitera eman duenez, Fiskaltza Assangeren aurkako frogak bilatzen ari da, Bradley Mannig Indar Armatuen Inteligentzia agente ohiarekin konspiratzeagatik. Izan ere, ustez Manningek filtratu zituen agiriak. Konkretuki, Assange eragile gisa aritu edo lapurretan zuzenean parte hartu ote zuen argitzen saiatzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea