Politika -

Katalunia

Puigdemonten hautagaitza baliogabetzearen aurkako helegitea, baztertuta

Auzitegi Konstituzionalak aho batez hartu du erabakia, eta Puigdemonten eskaera atzera botatzeko erabili dituen argudioak xehatu ditu.

Auzitegi Konstituzionala. EFE
Auzitegi Konstituzionala. EFE
Auzitegi Konstituzionala. EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du Carles Puigdemonten hautagaitza baliogabetzearen kontra politikariak aurkeztutako erregu-errekurtsoa. Espainiako Gobernuak Kataluniako Presidentetza Legearen kontrako helegitea aurkeztu zuen Auzitegian, eta horrek tramitera onartu zuen. Une horretantxe, bertan behera geratu zen Puigdemont presidente izendatzea ahalbideratzen zuen Legea, behin-behinean. Gaur erabaki horren kontra buruzagi katalanak aurkeztutako helegitea baztertu du eta argudioak xehatu ditu Konstituzionalak.

Erabakia aho batez hartu dute epaileek, Kataluniako prozesuarekin lotuta dauden gai guztietan egiten duten bezala.

Ziodun ebazpena eman du Auzitegiak, eta Puigdemontek eskaria errefusatzeko erabili dituen argudioak azaldu ditu.

Konstituzionalaren arabera, "inpugnazioaren bideragarritasun prozesalaren inguruan hasieran sortutako zalantzak Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak inbestidura saioa bertan behera utzi zuenean uxatu ziren. Errekurtsoa tramitera onartu edo ez erabaki arte saiorik egongo ez zela esan zuen Torrentek".

Hala, betiere Auzitegiaren ustez, Parlamentuko presidenteak onartu egin zuen hautagaitza Auzitegiak hartutako kautelazko neurriekin bateragarria izan ez zitekeela.

Puigdemontek bere errekurtsoan zioenez, Espainiako Gobernuak bere eskubideak zilegi ez den moduan erabili zituen eta botere-desbideratzea egin zuen. Auzitegiak baztertu egin du argudio hori. "Ezin ditugu inkonstituzionaltasun auzia salatzen duenaren asmoak aztertu", esan du.

Espainiako Gobernuak hautagaitza bertan behera uztea eskatzean "gehiegikeriaz" jardun zuela ere baztertu du Auzitegi Konstituzionalak.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Albisteak Carles Puigdemont