Politika -
2018ko aurrekontu orokorrak
PPk ez ditu Euskadirentzako inbertsioak 'ukituko', Alonsoren esanetan
Halere, ohartarazi duenez, bere alderdiak -gehiengo osoa du Senatuan- "agian EAJren gustuko izango ez diren" aldaketak egingo ditu, kontu publikoak "hobetzeko".
agentziak | erredakzioa
Alfonso Alonso PPko presidenteak EAEn asteazken honetan iragarri duenez, alderdi popularrak ez ditu 2018ko Aurrekontu Orokorretan aurreikusitako Euskadirentzako inbertsioak "ukituko", baina "agian EAJren gustuko izango ez diren" aldaketaren bat egingo duela esan du, kontu publikoak "hobetzeko", PPk gehiengo osoa baitu Senatuan.
Bestalde, PPko presidente izateko bere burua aurkeztuko ez duela iragarri du Alonsok Gasteizen egindako prentsaurreko batean.
Jose Maria Aznarrek zentro-eskuina "berritzeko" egindako eskaintzagatik galdetuta, Alonsok esan du Espainiako presidente ohiak "ez dakiela zer pentsatzen eta zer sentitzen duten" PPko oinarriek.
Horren harira, Aznarren adierazpenak "bitxiak" direla esan du, "alderdiaren errealitatea eta Aznarrek uste duena oso urrun baitaude". "Gaurkotu barik dago", gaineratu du.