Politika -
2019ko hauteskundeak
Juan Karlos Izagirre izango da EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburua
Donostiako alkate ohia hautagai bakarra izan da 2019an egingo diren foru hauteskundeetara aurkezteko.
agentziak | erredakzioa
Juan Karlos Izagirre izango da Gipuzkoako EH Bilduko zerrendaburua 2019an egingo diren foru hauteskundeetan. Donostiako alkate ohia hautagai bakarra izan da barne prozesuan, eta, horren ondorioz, koalizio abertzalearen zerrendako lehena izango da.
Izagirrek azaldu duenez, Donostian bezala jardungo du, “hurbiltasunez eta prestutasunez”, alegia.
Era berean, Izagirreren arabera, honakoa aukera berria da gipuzkoarrak “erdigunean jartzeko eta horien orainaldia hobetzeko”. Halaber, Gipuzkoako herritarrei EH Bilduren bertsio onena erakutsiko diela nabarmendu du.
Donostiako alkatea izan ostean, mediku lanbidera itzuli zen Izagirre 2015ean. Orain, Errenterian dago mediku lanetan eta Sahararekin Elkarkidetza proiektuekin elkarlanean dabil.