Politika -

KRISIA

Velasco foru parlamentariak Podemos utzi du, alderdiaren 'gainbeheragatik'

Alderdiaren zuzendaritzaren ildoarekin kritiko agertu da azken hilabeteotan Velasco. Nafarroako Ahal Dugutik kanporatu zuten Laura Perezen gertukoa da.

Ruben Velasco (ezkerrean) eta Carlos Couso, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.
Ruben Velasco (ezkerrean) eta Carlos Couso, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.
Ruben Velasco (ezkerrean) eta Carlos Couso, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ruben Velasco foru parlamentariak Podemos utzi duela jakinarazi du, txio baten bidez. "Podemos alderdia utzi dut oraintxe bertan. Lotsatuta nago alderdiak aspaldi abiatutako gainbeheragatik. Harro nengoen alderdi honetan", esan du Velascok.

Erabaki horren berri jasotakoan, Podemosen Koordinazio Batzordeak agiri bat kaleratu du, Velascori parlamentari akta taldearen esku uztea eskatzeko, alderdi morearen kode etikoa betez.

Podemosek idatzian jaso duenez, Velascok publikoki esana zuen zuzendaritzaren ildoarekin ez zuela bat egiten, eta duela hilabete batzuk utzi zion bere parlamentari soldataren zati bat alderdiari emateari.

Nafarroako Podemos Ahal Duguren Berme Batzordeak otsailean Laura Perez idazkari nagusi ohi eta parlamentaria alderditik kaleratzea adostu zuen, alderdiaren "kode etikoa larri urratzeagatik" espedientea zabaldu ostean. Perezen oso gertukoa da Velasco.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Nafarroako Parlamentua Podemos Ahal Dugu Nafarroa