Politika -

PRESOAK

Erkorekak ez daki Espainiako Gobernua presoak gerturatzea aztertzen ari den

Gainera, Guardia Zibilak 50 preso ohiren ondasunak konfiskatu izanak beste biktimentzat 'diskriminazioa' ez ekartzea espero du.

Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailea. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailea. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
ETAko presoak hurbiltzeko mugimenduen zantzurik ez du ikusten Erkorekak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak ziurtatu duenez, ez du Espainiako Gobernua epe laburrean espetxe politikan aldaketak egitea aztertzen ari ote denaren berri. Gainera, Guardia Zibilak 50 preso ohiren ondasunak konfiskatu izanak beste biktimentzat "diskriminazioa" ez ekartzea espero du.

Onda Cero irrati kateari eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, Iñigo Urkulluk Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea espetxe politikan aldaketak egitearekin "sentibera" dela esan izana lehendakariaren "iritzi pertsonal" baten baitan kokatu behar da.

"Lehendakariak esan ahal izan duena da Espainiako Gobernuko presidentearekin egon izan denean, bera konturatu dela espetxe politikaren gaia ez dela ETAri erantzuteko abian jarri behar den zerbait edota ezker abertzalearen eskaera bat, euskal jendartearen gehiengoak eskatzen duen eta euskal erakundeek behin eta berriz eskatu duten zerbait baizik. ETAren amaiera gauzatuta, etorkizuneko elkarbizitza normalizatzen lagun dezake", azaldu du.

Guardia Zibilak 50 preso ohiren ondasunak konfiskatzeko abiatutako operazioaren gainean galdetuta, ez daki "mugimendu" hori zergatik gertatzen den orain eta modu orokorrean. Eusko Jaurlaritza biktimen artean eta, zehazki terrorismoaren kasuan, berdintasuna aplikatzearen aldekoa da. Ez dakit ETAren terrorismoaren biktimei mugatutako neurri horrek biktimen arteko diferentziak ezar ditzakeen ala ez", azpimarratu du. Hori dela eta, neurri horrek beste biktimekiko diskriminazio egoerarik ez ekartzea espero du.

Pastor: "ETAren amaierak ezin die saririk ekarri presoei, baina ezta zigorrik ere"

Jose Antonio Pastor PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak nabarmendu duenez, ETAren amaierak ezin die saririk ekarri ETAko presoei, baina ezta zigorrik ere. Ohartarazi duenez, "presoen gerturatzeari buruz hitz egin daiteke eskuak burura eraman gabe".

Pastorrek ez du argitu nahi izan Guardia Zibilaren operazioa egokia izan den ala ez, baina ez du uste ETAren amaierak ez saririk ezta zigorrik ekarri behar duenik. Haren esanetan, espetxe politika beste modu batera egin daiteke, ETA egon ala ez; izan ere, gauza bat da espetxe politika eta beste bat unean-unean egokitu daitekeen kartzeletako legalitatea.

"ETA amaitu da eta espetxe legeak bergizarteratze neurriak bultza ditzake. Hurbiltzeaz hitz egin daiteke eskuak burura eraman gabe. Ez da ez zentzu batean ez bestean esajeratu behar", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Eusko Jaurlaritza berriak Espainiako Gobernua albisteak Presoak Euskadi Ta Askatasuna albisteak PSE-EE berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Bakea Euskadin