Politika -

ETA-ren biktimak

Jose Luis Lopez de Lacalle oroitu dute Andoainen, ETAk hil eta 18 urtera

El Mundoko kazetariaren alarguna eta semea izan dira ekitaldian. Omenaldia minutu bateko isilunearekin amaitu dute.

Jose Luis Lopez de la Calle, Andoain
Jose Luis Lopez de la Calle, Andoain
Jose Luis Lopez de Lacalle omendu dute, bere hilketaren 18. urteurrenean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Lopez de Lacalle gogoratu dute gaur Adoainen, ETAk hil zuela 18 urte bete direnean. Ekitaldia Andoaingo PSE-EEk antolatu du eta El Mundo-ko kazetariaren izena daraman parkean burutu dute.

Lopez de Lacalle 2000. urteko maiatzaren 7an hil zuten tiroz, etxera bidean oinez zihoala.

Omenaldian Mari Paz Artolazabal alarguna eta haren semea izan dira, eta ekitaldian Maider Lainez Andoingo PSE-EEren udal ordezkariak hartu du hitza.

Lainezek azpimarratu du lehen aldia dela omenaldia "ETAren mehatxurik gabe" egiten dutela, baina erantsi du "ospatzeko ezer" ez dagoela, "800 familiarentzat ETAren erabakia berandu iritsi delako".

Ekitaldian Alderdi Sozialistako hainbat kidek hartu dute parte, hala nola, Susana Corcuera legebiltzarkideak, Marisol Garmendia eta Jose Ignacio Asensio foru diputatuek eta udalerri ezberdinetako zinegotziek.

Andoaingo EAJko udal ordezkariak ere bertan izan dira, baita Enrique Ulliabarriarana biktimen gaietarako Eusko Jaurlaritzako aholkularia ere.

Ekitaldi xumea minutu bateko isilunearekin amaitu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gipuzkoa EAE albisteak ETA PSE-EE Gaurko titularrak Andoain Albisteak Terrorismoaren Biktimak Gaur