Politika -
Nafarroako Lurralde-auzitegia
Eneko Compains torturatu izana ukatu dute lau guardia zibil ikertuek
Lau guardia zibilek uko egin diote Jaione Karrera Compainsen abokatuaren galderak erantzuteari, eta haien aurkako salaketa ETAren estrategiaren baitan kokatu dute.
eitb.eus
Iruñeko Auzitegian deklaratu zuten asteazkenean Eneko Compainsek torturengatik salatu zituen lau guardia zibilek. Laurek ukatu dute egun Sortuko kide dena torturatu izana.
Lau guardia zibilek uko egin diote Jaione Karrera Eneko Compainsen abokatuaren galderak erantzuteari, eta haien aurkako salaketa ETAren estrategiaren baitan kokatu dute.
Saioa hasi aurretik Eneko Compains berak azpimarratu zuenez, "mila tortura auzi izan dira gure herrian eta zigorrak eskuko atzamarrekin zenbatu daitezke, eta zigorrak jarri diren kasu gehienetan, barkatu egin zaie zigorra".
Hala ere, euskal gizartean "konfiantza" duela esan zuen, baita "Euskal Herriko erakundeek egin dezaketenaren gainean" ere.
Hori dela eta, "alderdi politiko garrantzitsuei dei egin die torturetan izandako erantzukizuna onartzeko", eta "independentismoari aurka egiteko tortura babesteko eta zabaltzeko Estatu estrategiaren arduradunak izatea" egotzi zien PPri eta PSOEri, eta, "neurri txikiagoan, baita EAJri ere, Ertzaintzako arduradun zuzena delako", esan zuen. Horren hitzetan, "300 tortura auzi baino gehiagoren erantzule" dira ertzainak.
Bestalde, 1960 eta 2014 artean izandako torturen eta tratu txarren eraginaren inguruko txostenarekin "lan egiteko" eskatu zien alderdi politikoei. Eusko Jaurlaritzak 2017an aurkeztu zuen txosten hori. Horren harira, Nafarroan torturak jasandakoei aitorpen publikoa emateko eskatu zion Foru Gobernuari.
Eneko Compains 2010ean atxilotu zuten, Ekineko kide izatea egotzita. Lau egunez egon zen inkomunikatuta, eta torturak salatu zituen.